XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nola zaudete eratuak?

EUSKADI PRESS

Jaio berria da Euskadi Press agentzia.

Denbora luzez zebiltzen zutik jarri nahirik eta azkenik lortu dute.

Euskadi notizia da eta bertan gertatutakoaren berriak, komunikabide eta agentzi asko eta askok, guztiz okertuak ematen dituzte askotan.

Bestetik, maila batetan, sensazionalismoz estali daitezkeen berriak bakarrik agertzen dizkigutenez, batez ere gure Herritik kanpo, hau konpondu nahirik eta gertakizunak diren bezala agertzeko asmoz sortu da Euskadi Press.

Jesus Mari Unzurrunzaga, agentziaren antolatzaileetariko batekin, mintzatu gara.

Duela urtebete inguru, egunkari berriak kaleratzen hasi zirenean pentsatu genuen agentzia bat antolatzea.

Garrantzi handikoa da eta gainera egunkari batek bainan arrisku gutxiago ditu.

Berehala lanen jarri ginen eta lehenengo egin behar izan genuen gauza, burokrazi asuntoak betetzea izan zen, erregistro zenbakia, etab.

- Agentziak lehenago ere badaude zerk bultzatu zaitue konkretuki berri bat antolatzea?

Bai, egia da agentzi asko daudela, bainan denen artean izugarrizko hutsuneak uzten dituzte.

Lehenengo egin nahi duguna hutsune hori betetzea da.

Jasotzen ditugun berri guztiak, zehatzak izanik mundu guztian zabaldu nahi ditugu.

- Noiz hasi zarete lanean?

Administraritza aldetik oztoporik ez dugu izan bainan beti ere legalizazioak luzatu egin digu.

Honela, Maiatzaren 1ean hasi ginen dena prestatzen.

Tresna aldetik, telex, telelipo, megafoniazko tresnak, etab...

- Zer eratako agentzia da?

Beno, agentziak hiru mailatan zatitzen dira, kolaboraziozkoak, informazio orokorra eta grafikoenak.

Gu lehenengo momentuan informazio orokorra emanez bakarrik hasi ginen, bainan mistoa egitea lortu dugu, hau da, hiru mailatan lan egingo dugu.

- Hiru maila hauk betetzeko nola egiten duzue?

Bulegoan, goizeko 7etatik gabeko ordubatak arte edo gehiago 6 egoten gara, txandatuz eta gero berriak moldatzeko periodista bat dago.

Eta garrantzitsuena dena, kanpoko sarea da.

Oraingoz, oso motza da, asko falta zaigu egiteko.

Euskadi guztian 42 kolaboradore dira eta gero sukursalak antolatu ditugu.

Bilbo, Gasteiz, Iruiñea, Donibane eta denbora gutxi barru Donostian irekiko dugu beste bat.

Sukursal hauetan periodista prefesional bana egongo dira.

- Euskadin eta kanpoan, zer moduzko arrera izan duzue?

Ona, behar bada Euskaditik kanpo hobea, bainan hau normala da, hemen bertan egonik gauzataz jakitea errazago baita.

Estatu mailan, orain gabiltza kontratoak egiten eta momentuz gauza ongi doa.

Eta kanpoan, France Press, UPI, Tass, United Press, denak oso interesatuak daude.

- Gauza pratikora jota, zuek berria eman ondoren, jasotzen dutenek emana bezala sartzen dute, aldatua, hau nola egiten da?

- Normalean, guk emandako berria jasotzen dute eta gero beraiek nahi duten bezala moldatzen dute, beraz ikuspegi jatorra dutenak neurri honetan emango dute, faxista direnak, hankaz gora jarriko dute, etab... Bainan hau ez da gurekin bakarrik gertatzen dena, baizik denekin berdin egiten da.

Egiten dutena iturriaren izena jarri da, bainan piratismo handia dago.

Beraz, konpetentzi izpiritua berehala irten daiteke.

Bai, orain arte Euskal Herrian lau, nik erbi-zakurrak deitzen diet, pertsonek maneiatu dute informazioa orain gu irtetzen gara eta... Ikusi egin behar zer gertatzen den.

Dena dela, gure asmoak noski ez doaz hortik, guk gurea eta besteak besteena.

Guk egin nahi duguna garbi dago, dauden hutsuneak bete eta ematen diren berriak gertatu diren bezala agertu.

Gure herrian egunean gauza pila bat gertatzen dira, askotan batzuk ez dira argitaratzen edo esaten, beste batzuetan trakestuak ematen dira eta ez hemen bakarrik, mundu guztian. Eta nahi duguna gure herriaz mintzatzen direnean, egia esanez mintza daitezela da.

- Oraingoz, empresa individual bezala gaude, bainan epe laburrera kooperatiba bihurtu nahi dugu, lana egiten dugun guztiok parte hartu.

Bukatzeko, hitz gutxitan, honela laburtzen digu agentziaren lana: hartu eta bota, pelotan bezala.

Agentziaren lana: hartu eta bota.